LEGE ORRIALDEAK

Cookie politika

Webgune honetara sartzeak cookie-en erabilera ekar dezake. Cookie-ak erabiltzaile bakoitzak nabigatzailearen bidez gordetzen dituen informazio kopuru txikiak dira —nabigatzeko erabil ditzakeen gailu desberdinetan—, eta horri esker zerbitzariak informazio jakin bat gogoratzen du eta gero zerbitzari horrek bakarrik irakurriko du.

Cookie-ek nabigazioa errazten dute, atseginago egiten dute eta ez dute nabigazio-gailua kaltetzen. Cookie-ak informazioa automatikoki jasotzeko prozedurak dira, erabiltzaileak webgunean egindako bisitan adierazitako lehentasunei buruzkoak, erabiltzailea identifikatzeko eta bere esperientzia pertsonalizatzeko. Halaber, adibidez, akatsak identifikatzen eta konpontzen lagun dezakete.

Cookie-en bidez jasotako informazioan webgunean bisitatutako egunen eta orduen datuak, ikusi diren orriak, webgunean emandako denbora eta aurretik zein ondoren bisitatutako guneak egon daitezke. Hala ere, ez da posible cookie batek erabiltzailearen telefono-zenbakiarekin edo bestelako kontaktu pertsonalekin zuzenean harremanetan jartzea. Cookie batek ezin du erabiltzailearen disko gogorretik informazioa atera edo informazio pertsonala lapurtu. Erabiltzailearen informazio pribatua cookie-fitxategiaren parte izateko modu bakarra da erabiltzaileak berak informazio hori zerbitzariari ematea.

Pertsona fisiko bat identifikatzeko aukera ematen duten cookie-ak datu pertsonaltzat hartzen dira. Horregatik, aurretik deskribatutako Pribatutasun Politikaren menpe daude. Kasu horretan, horien erabilera egiteko erabiltzailearen baimena beharko da; baimen hori benetako hautu baten bidez jakinaraziko da, ekintza positibo baten bidez, tratamenduari ekin aurretik, eta erretiragarria eta dokumentatua izango da.

Cookie propioak

Erabiltzailearen ordenagailu edo gailura bidaltzen diren eta Haritza Yogak soilik kudeatzen dituen cookie-ak dira, webgunearen funtzionamendu hobea bermatzeko. Jasotako informazioa webgune eta edukien kalitatea hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia optimizatzeko erabiltzen da. Cookie hauek erabiltzailea bisitari errepikakor gisa ezagutzeko aukera ematen dute eta edukiak bere lehentasunetara egokitzen dituzte.

Hirugarrenen cookie-ak

Kanpoko erakundeek erabiltzen eta kudeatzen dituzten cookie-ak dira, Haritza Yogari zerbitzuak emateko. Helburu nagusiak dira webguneko sarbideei buruzko estatistikak lortzea eta nabigazio-informazioa aztertzea, hau da, erabiltzaileak webgunearekin nola elkarreragiten duen.

Jasotako informazioak, besteak beste, bisitatutako orrialde kopurua, hizkuntza, IP helbidearen kokapena, sartzen diren erabiltzaileen kopurua, bisiten maiztasuna eta iraupena, erabilitako nabigatzailea, operadorea edo gailu mota jasotzen ditu. Informazio hau webgunea hobetzeko eta erabiltzaileei kalitatezko edukiak eta zerbitzuak eskaintzeko behar berriak detektatzeko erabiltzen da. Nolanahi ere, informazioa modu anonimoan jasotzen da eta joeren txostenak prestatzen dira, erabiltzaile indibidualak identifikatu gabe.

Cookie-ei buruzko informazio gehiago lor dezakezu, baita erabilitako cookie moten deskribapena, ezaugarri nagusiak eta iraungitze-epeak ere, ondorengo esteketan:

Cookie-ak hornitzen dituzten erakundeek hirugarrenei eman diezazkiekete datu hauek, betiere legeak eskatzen badu edo hirugarren horrek informazioa prozesatzen badu erakunde horien izenean.

Sare sozialen cookie-ak

Haritza Yogak sare sozialetako plugin-ak integratzen ditu webgunean, eta horien bidez zuzenean sar daiteke. Hori dela eta, sare sozialetako cookie-ak gorde daitezke erabiltzailearen nabigatzailean. Sare sozialen jabeek beren datu-babes eta cookie politika propioak dituzte, eta horien fitxategi eta pribatutasun-jardunbideen arduradun bakarrak dira. Erabiltzaileak horietara jo behar du informazio gehiago eskuratzeko.
Informazio gisa, esteka hauek:

Cookie-ak desgaitu, ukatu eta ezabatzea

Erabiltzaileak bere gailuan instalatutako cookie-ak —oso-osorik edo partzialki— desgaitu, ukatu edo ezaba ditzake bere nabigatzailearen konfigurazioaren bidez (Chrome, Firefox, Safari, Explorer, eta abar). Prozedurak nabigatzailearen arabera desberdinak izan daitezke, beraz, gomendagarria da erabiltzen ari den nabigatzailearen jarraibideetara jotzea.

Erabiltzaileak cookie-en erabilera ukatzen badu —oso-osorik edo partzialki—, webgunea erabiltzen jarrai dezake; hala ere, baliteke zenbait funtzionalitate mugatuta egotea.